Rafael Escudero Alday

Kontsumo eta Jokorako idazkari nagusia

Eginkizunak

Kontsumo eta Jokorako idazkaritza nagusia zuzendaritza-organoa da eta, Ministerioko titularraren goi-zuzendaritzapean, Gobernuaren politika bultzatu eta koordinatzen du kontsumo- eta joko-politikak sustatzeari dagokionez, konstituzio-eskubideak eta interes orokorrak bermatzeko.

Kontsumo eta Joko idazkaritza nagusiak, halaber, haren menpeko zuzendaritza-organoen arteko koordinazioa, baita lurraldeen arteko lankidetza instituzionala bultzatzen du eta, gaiaren arabera, dagozkion nazioarteko eta Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzen du ere.

Prestakuntza akademikoa

Zuzenbideko lizentziaduna (1992), zuzenbideko doktorea (1999) eta doktoretzako sari berezia. Madrilgo Universidad Carlos III.eko Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra 2002tik.

Giza eskubideei, Konstituzioari eta Zuzenbide-estatuari buruzko hainbat lan akademikoren egilea: besteak beste, 6 monografiaren egilea da, 12 liburu kolektiboren koordinatzailea da eta 25 artikulu baino gehiago idatzi ditu ikerketa-aldizkarietan.

Lanbide esperientzia

Madrilgo Udaleko Giza Eskubideen Bulegoko zuzendaria, 2017ko ekainetik 2019ko ekainera. Sortu berria izanik, bulego honek giza eskubideen udal politikak gainbegiratu, koordinatu eta jarraitzeko lanak egin zituen.

Irakasle eta hizlari gonbidatua Espainiako, Europako eta Latinoamerikako ikastetxe eta unibertsitate askotan. I+G+B bi proiekturen ikertzaile nagusia, Lehendakaritzako Ministerioak (2011-2012) eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioak (2016/2020) emandakoak. Hainbat erakunde publikotako prestakuntza-programetan parte hartu ohi du (besteak beste, Escuela del CGPJ, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales edo Madrilgo Udaleko Centro Integral de Formación zentroetan). Orobat, unibertsitate-sistemaren kalitatea ebaluatzeko agentzien ebaluatzailea da (MINECO, ANEP, ANVUR Italia).

Administrazioko zuzendaritza- eta ordezkaritza-organoetan parte hartu du, hala nola Madrilgo Universidad Carlos III.eko Gobernu Kontseiluan (2008-2011 eta 2014-2017) edo Unibertsitate horretako Irakasle eta Ikertzaileen Batzordean.