Kontsumo Ministerioa kontsumitzaileen eskubideak babesteko eta defendatzeko Gobernuaren politikak bere gain hartzen dituen ministerio-saila da; halaber, bere gain hartzen ditu estatu mailako joko-jarduerak arautzea, baimentzea, gainbegiratzea, kontrolatzea eta, hala badagokio, zigortzea.

Titularra: Alberto Garzón Espinosa

Antolaketa

Ministerioak organo hauek ditu:

  • Kontsumo eta Joko Idazkaritza Nagusia, idazkariordetza maila duena.
    • Kontsumoko zuzendaritza nagusia (DGC).
      • Kontsumoko koordinaziorako, kalitaterako eta lankidetzarako zuzendariordetza nagusia.
      • Arbitraje eta kontsumitzailearen eskubideetarako zuzendariordetza nagusia.
    • Jokoa Arautzeko zuzendaritza nagusia (DGOJ).
      • Jokoa Erregulatzeko zuzendariordetza nagusia
      • Jokoa Ikuskatzeko zuzendariordetza nagusia.
  • Kontsumoko idazkariordetza.
    • Idazkaritza tekniko nagusia.