Alberto Garzón Espinosa
Kontsumo-ministroa
Eginkizunak
Kontsumo Ministerioak kontsumoaren eta kontsumitzaileen babesaren eta jokoaren arloko Gobernuaren politika proposatu eta gauzatzen du.
Prestakuntza akademikoa
Ekonomiako lizentziaduna da, Malagako Unibertsitatean, eta Nazioarteko Ekonomia eta Garapeneko masterra du, Madrilgo Universidad Complutensen.
Lanbide esperientzia
Hainbat unibertsitatetan ikertzaile izan ondoren, 2011n Kongresuko diputatu hautatu zuten Malagako barrutitik. 2015eko hauteskundeetan berriz ere diputatu hautatu zuten, Izquierda Unida alderdiko Gobernuko lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zenean; 2016ko eta 2019ko hauteskundeetan berriz ere errepikatu zuen.
Urte hauetan guztietan zehar gai ekonomikoen ardura izan du Diputatuen Kongresuko batzorde eta osoko bilkuretan, krisi ekonomikoari buruzko ikerketa batzordeetan barne.
Aipamen pertsonala
Logroñon jaio zen 1985ean.
