José Antonio García García
Kontsumoko idazkariordea
Eginkizunak
Kontsumo Idazkariordetzak urriaren 1eko 40/2015 Legearen 63. artikuluan zerrendatutako funtzioak betetzen ditu, eta bere mendeko zuzendaritza-organoak eta, hala badagokio, atxikita dituen erakunde publikoak zuzendu, bultzatu eta gainbegiratzen ditu. Halaber, sailaren jarduketak koordinatzen ditu, Gobernuaren organo kolegiatuei igorriko zaizkien gaiei dagokienez.
Prestakuntza akademikoa
Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniari teknikoa, Madrilgo Universidad Politécnican; Administrazio Publikoetako Informazioaren Sistema eta Teknologien Goi Mailako Kidegokoa da 2005az geroztik.
Lanbide esperientzia
Erantzukizun desberdineko lanpostuak izan ditu, bai sektore pribatuan (beti ere informazioaren teknologien sektorearekin lotuta), bai Estatuko Administrazio Orokorrean. Kontsumoko idazkariorde izendatu aurretik, Ogasun Ministerioko Jokoa Arautzeko zuzendaritza nagusiko Erakundeekiko Harremanetarako eta Kudeaketarako zuzendariorde nagusia izan zen (2015-2019). Estatuko Administrazioko Informazioaren Sistema eta Teknologien Goi Mailako Kidegoen Elkarteko (ASTIC) presidentea, 2016/2018.
Aipamen pertsonala
Madrilen jaio zen 1973an.