Bibiana Medialdea García
Kontsumoko zuzendari nagusia
Eginkizunak
Kontsumoko zuzendaritza nagusiak Estatuaren eskumenen esparruan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babestu eta sustatzeko araudia proposatzen du, horiek babesteko prozedura eraginkorrak ezartzen eta bultzatzen ditu, gai horretan lurraldeen arteko lankidetza instituzionala sustatzen du, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak sustatzen ditu eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseiluari laguntzen dio.
Prestakuntza akademikoa
Ekonomian doktorea, Madrilgo Universidad Complutensen, eta desberdintasunean, lankidetzan eta garapenean aditua, unibertsitate berean.
Lanbide esperientzia
Ekonomia irakaslea, Ekonomia Aplikatua, Egitura eta Historia Sailean, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (UCM), 2012tik gaur egun arte.
Valladolidko Unibertsitateko (UVA) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle izan zen lehen.
Era berean, Madrilgo Udaleko Zorraren eta Politika Publikoen Udal Ikuskaritzako Kontseilu Akademiko Aholku-emailearen koordinatzailea izan zen (2016/2017); Lan, Ingurumen eta Osasun Institutu Sindikaleko (ISTAS) ikertzailea, 2010-2011; Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Azterketa Fiskalen Institutuko (IEF) ikertzailea, 2009-2010; eta 'Claves de la Economía Mundial' Erredakzio Kontseiluko, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) erakundeko eta Instituto Complutense de Estudios Internacionales (ICEI) erakundeko kidea 2003 eta 2005 bitartean.