Lege-oharra

www.consumo.gob.es interneteko domeinua da, Kontsumo Ministerioaren titulartasunekoa (S-2801444-G IFK). Paseo del Prado, 18-20  28014 Madril. 

Webgunea erabiltzean hemen azaldutako baldintzak espresuki eta erabat onartzen dituzu.

Edukiak informatzeko helburua du eta ez du ondorio juridiko loteslerik administrazioarentzat.

Webgune honetan dagoen informazioa osorik edo zati batean erreproduzitzeko, aldatzeko, banatzeko eta jakinarazteko baimena ematen da, hirugarrenek jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak dituzten edukiak izan ezik. 

Honako baldintza hauen arabera erabili beharko da:

  • Ez da baimenik ematen informazioaren edukia aldatzeko.
  • Erabiltzaileak erabilitako dokumentuen iturria eta data adierazi behar ditu.
  • Erabiltzaileak baimenik eman ez badu webgune honen bidez ez dira bere datu pertsonalak bilduko, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako. Tratatu beharreko datu pertsonalak Datuak Babesteko EB/2016/679 Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera lortu eta tratatzen dira.

IP helbideak eta cookieak erabiltzea, datu estatistikoak biltzea

Erabiltzaile batek atari honetan nabigatzen duenean, beste edozein webgunetan bezala, Interneteko sarbide-hornitzaileak saio horretan esleitu dion IP helbidearen arrastoa utziko du. IP helbide horren erregistroak barne-helburuetarako baino ez du balio, hala nola atarira sartzeko estatistikak.

Atari honek bere eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, nabigazioa eta estatistikak errazteko. Ikusi cookie-politika.